Kaleratzeak Stop Desahucios Debagoiena taldeak gonbita egin diete herritarrei bertako denda txikietan erosketak egin ditzaten eta kreditu txartelarekin ordain ez ditzaten. Horretarako, ‘Gabon hauetan krediturik ez!’ izeneko kanpaina abiatu dute. Gabonetan egiten ditugun erosketak herrietako komertzio txikietan egitea eta diruarekin eta ez kreditu txartelarekin ordaintzea eskatzen dute Kaleratzeak Stop Desahucios Debagoiena taldekoek. Denda txikia ere […]