MERKATARI, herriko eskaintza komertziala eskuragarri

Bertako kontsumoa bultzatzeko sortua izan den soluzioa da MERKATARI, herriko eskaintza komertziala herriaren eskura jarriz .
Bat-bateko eta bi noranzkoko kontaktuaren bitartez, merkataria eta bere bezeroaren arteko harremana sendotzea du helburu.

Bezeroak komertziora hurbildu

MERKATARI ez dago produktuak Internetez saltzeko egina. Gure helburua bezeroak herriko komertzioetara hurbiltzea da, hauetatik urrundu beharrean. Teknologiaz baliatuz, kalitatearen aldeko apustua egin dugu, bertakoa indartuz.

.

MERKATARI: Bizirik dagoen soluzioa

Bertan Erosi, Bertan Saldu eta Bertan Bizi. MERKATARI soluzioaren ezarpen osoa lantzen dugu MERKATARI taldetik. Komertzioekin harremana eraikitzea garrantzi handikoa da honetarako: Banan banakako formakuntzaz eta aholkularitzaz arduratzen gara, honela, merkatariek soluzioa menperatzea bermatzen dugu.

MERKATARI herritarrei modu egokian zabaltzeko komunikazio eta marketing ekintzak kudeatzen ditugu: sentsibilizazio kanpainak, herriko elkarteei aurkezpenak, jubilatuekin teknologia berrien inguruko solasaldiak, gazteei zuzendutako txikizkako komertzioaren garrantziaren inguruko sentsibilizazio tailerrak, etab. Ekintza guzti hauek Udaletxe eta komertzioekin lantzen ditugu. Beraz, proiektu kolaboratiboa da MERKATARI; herriarentzako sortua.

Soluzioaren ezarpen egokia bermatzeko, ekintzen dinamizazioaz arduratzen gara eta proiektuaren jarraipena egiten dugu.

Erregistratu zaitez

Denda batean Merkatariko kide izan nahi duzula esan.

Eskaintzak jaso

Denda desberdinen eskaintza bereziak jaso.

Komunikazio zuzena

Erreserbak, zalantzak…Bideratzeko txat zuzena dendariarekin.

iphone

Hurbilekoak bilatu

Zure inguruan dauden denda eta produktuen bilaketa.

Tiketak gorde

Erosketa guztien tiketak erregistratu beti eskuragarri izateko.

Erosketak baloratu

Erosketak baloratu eta besteen balorazioak ikusi.

Deskargatu orain Merkatariko app-a